Silver Economy-aren erronkei erantzuteko behar dena daukazu?

2025ean, europarren herenak baino gehiagok herritarrak zahartzeari aurre egiteko irtenbideetan egingo dute lan, eta Europar Batasuneko enpleguaren % 38 sortuko du. Herritarrak zahartzearen arazoa aukera berri eta errentagarri bihurtu nahi dugu, zilarrezko ekonomiaren enpresako barne ekintzailetzako ekimen handiena antolatuz.

Egingo al duzu gurekin bat?

Populazioa azkar zahartzen ari denez, garapen ekonomikoaren eta hazkunde jasangarriaren egungo paradigmak aldatzen ari dira. World Economic Forumen arabera, 2050ean populazioaren % 22k 66 urte baino gehiago izango ditu.

Zahartzearen ekonomiak (Silver Economy) fenomeno hori hazkunde ekonomikorako eta produktibitaterako aukera handitzat jotzen du, adineko pertsonek ezagutza eta gaitasun handia dutelako jarduera ekonomikoa sortzeko (produktu eta zerbitzu berriekin).

Hain zuzen, aurreikusi da 2025erako Europako biztanleen herenak zilarrezko ekonomiarentzat egingo duela lan, eta Europar Batasuneko enpleguaren % 38 sortuko duela.

Logo Objetivos de Desarrollo Sostenible

Innovathon Parke in Action 2030en errealitate horri aurre egiteko proposamen kreatiboenak topatu nahi ditugu, Nazio Batuen garapen jasangarriaren helburuen esparruan kokatutakoak. Ekimen hau ParKe ekosistemaren barruan eta Ekintzailetzaren Munduko Astearekin batera/@blank) dago, sarean egingo da % 100ean, eta haren helburua da jasangarritasuna ulertzea estrategiaren ardatz moduan, baita negozio berrien garapenari laguntzea ere.

Logo ParKe

Enpresa askok lortu dute jada Silver Economy-rako irtenbideak arrakastaz ezartzea, eta orain aldaketa demografikoa negozio errentagarri eta jasangarrietarako aukera bihurtzeko zure ideiak ezagutu nahi ditugu.

Lagunduko al diguzu Silver Economy-a iraultzen, zure ideia eta proposamenekin?

Data

2020ko azaroaren 19tik 20ra

Lekua

Sarean egingo da % 100, normalitate berrira egokituta

Parte hartzaileak

Gipuzkoako enpresetako langileek osatutako 15 talde, gehienez

Sariak

20.000 eurotik gora, banatzeko

🚀 Silver Economy-aren erronkak

Izena eman nahi al duzu, zure enpresarekin batera populazioa zahartzearen irtenbideak iraultzeko?

Zahartze osasungarrirako Gipuzkoako estrategia ezartzen eta ebaluatzen dihardu Gipuzkoako Foru Aldundiko Adinberri Fundazioak. Adinberrik lankidetza publiko-pribatua sustatzen du, berrikuntza-ahalmena maximizatzeko, merkatu seniorraren premiei erantzungo dieten produktu eta zerbitzu berriak sor daitezen. Hona hemen zer aukera identifikatu diren Silver Economy deritzona bultzatzeko.

1. Turismoa eta aisia

Nola posizionatu Gipuzkoa adinekoentzako lehen mailako helmuga turistiko gisa? Balio gehigarriko zein produktu eta zerbitzu eskaini behar dira? Irisgarritasuneko, garraioko eta osasuneko zein neurri hartu behar dira horretarako?

2. Etxea eta bizitokia

Nola erraztu adinekoak beren etxeetan luzeago egotea? Nola egokitu espazio horiek sortzen diren behar berrietara? Nola lagundu dezakete teknologia berriek: robotikak, domotikak, teknologia digitalek?

3. Senior pertsonak eta talentua

Nola erraztu zaintzaileen lana? Nola sustatu pertsonen zahartze aktibo eta osasungarria? Nola orientatu plangintza ekonomiko pertsonala? Nola motibatu eta engaiatuta mantendu langile erretiratuak?

Teknologia

Teknologiak nola erantzun diezaieke hiru alor horietako erronkei?


Antolatzaileak

Logo ParKe

📅 Agenda


Hemen topatuko dituzu Innovathoneko mugarri garrantzitsuenak. Zu bakarrik falta zara orain :)

Osteguna, 2020ko azaroaren 19a

09:00h-09:15h: Online ekitaldiko ongietorria eta babesleen aurkezpena
09:15h-09:35h: Lan dinamikaren aurkezpena (live streaming)
09:35h-09:55h: Silver Economy hitzaldia (live streaming)
10:00h–18:00h: Taldekako lana eta mentoringa
18:00h: Lehen egunaren bukaera


Ostirala, 2020ko azaroaren 20a

09:00h–13:00h: Taldekako lana
13:00h-17:00h: Amaierako aurkezpenak (online pitch)
17:30h: Innovathonen itxiera
17:30h-18:00h: Epaimahaiaren deliberazioa
19:00h: Irabazleen jakinarazpena (live streaming)

🏆 Sariak

1. saria
4.000 euro, dirutan, proiektuaren garapena sustatzekoBIC Gipuzkoaren eta Adinberri Fundazioaren aholkularitza eta laguntza proiektua azeleratzeko (balioa: 7.000 euro)Laguntza programetara aurkeztea: Txekintek/Ekintzaile deialdia eta Adinberri deialdiaSartu Gipuzkoako Foru Aldundiko Adinberri Fundazioak sustatzen duen Silver Economy jarduketa planeanProiektuari ikusgarritasuna ematea hedabideen bitartez
2. saria
2.000 euro, dirutan, proiektuaren garapena sustatzekoBIC Gipuzkoaren eta Adinberri Fundazioaren aholkularitza eta laguntza proiektua azeleratzeko (balioa: 7.000 euro)Laguntza programetara aurkeztea: Txekintek/Ekintzaile deialdia eta Adinberri deialdiaSartu Gipuzkoako Foru Aldundiko Adinberri Fundazioak sustatzen duen Silver Economy jarduketa planeanProiektuari ikusgarritasuna ematea hedabideen bitartez


💡 Mentoreak


Horiek lagunduko diete taldeei, eta gidatu egingo dituzte, Innovathon osoan

Esther Paguey

Esther Paguey

BIC Gipuzkoako proiektuen zuzendaria

Germán Anitua Azkarate

Germán Anitua Azkarate

Brodgar and Mulliganen fundatzailea

Iranzu Sainz de Murieta

Iranzu Sainz de Murieta

SINNPLEren fundatzaileetako bat

Iratxe Pascual

Iratxe Pascual

nGloba Strategyren CEO eta fundatzailea

Pablo Atela

Pablo Atela

Shackletoneko fundatzailea eta senior aholkularia


📅 Epaimahaia


Honako aditu hauek hartuko dute parte taldeek aurkeztutako proiektuak ebaluatzen.

Adinberri
Logo BIC
Logo ParKe

🙋 Ohiko galderak



Zer da Innovathon ParKe in Action 2030?

Innvathonen ideiaren jatorria da Silver Economy-ak populazioari dakarzkion erronkak. Datozen urteetan topatuko ditugun aldaketei aurre egiteko modua aurkitzeko, ParKek erabaki du Gipuzkoako enpresen arteko online lehiaketa bat antolatzea, ideia eta proposamen originalenak bilatzeko 24 orduan.


Nola hartu dezaket parte Innovathonen?

Interneteko konexioa duen ordenagailu eramangarri bat, ideiak eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez duzu behar. Gu arduratuko gara gainerakoaz :)


Zein da ekitaldiaren hizkuntza ofiziala?

Innoavthon euskaraz eta gaztelaniaz egingo da.


Nork har dezake parte? Ezagutza espezifikorik behar al dut?

Honako hau da Innovathon honetako parte hartzaileen profila: ParKeko enpresak, Silver Economy-aren sektorea iraultzeko, eta turismoarekin, etxearekin, pertsonekin eta teknologiarekin lotutako irtenbideak proposatzeko gogoa dutenak.


Talde baten parte izan behar izan dut parte hartu ahal izateko?

Izena emateko formularioan galdetuko dizugu bakarrik edo talderen batekin parte hartuko duzun. Izena ematean talderik ez baduzu, gu arduratuko gara parte hartzaile guztien artean sortzeaz.


Zenbat kostatzen du parte hartzeak?

Ezertxo ere ez. Innovathon doan da. Interneteko konexioa duen ordenagailu eramangarri bat eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez duzu behar.


Zein informazio gehiago hartu behar dut aintzat?

Innovathon ParKe in Action 2030en inguruko informazio gehiago nahi baduzu, hemen dituzu ekitaldiaren oinarriak.


Beste zalantza bat daukat, nola jar naiteke harremanetan antolatzaileekin?

Beste galderarik edo zalantzarik baduzu, hemen erantzungo dizugu, pozarren: parkeinaction2030@parke.eus


Antolatzailea


Logo ParKe Gipuzkoa

Partnerra



Logo Adinberri

Babeslea


Logo GFA

Laguntzaileak


Logo BIC Gipuzkoa
Logo Deusto

Kale egingo duzu?

Plazak mugatuta daude, beraz, ez gelditu batere gabe.

    Innovathon ParKe in Action 2030en oinarriak

    2020 © ParKe | Eskubide guztiak erreserbatuta

    Webgunearen diseinua: Hackathon Spain

    LEGEZKO ABISUA

    Ongi etorri Innovathon ParKe In Action 2030 webgunera.

    Arduradunaren identifikazioa:

    Ongi etorri EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREAren (EPTS) webgunera. Honako sozietate hauek osatzen dute sarea:

    Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, IFZ A48177752 eta helbidea Ibaizabal Bidea 101 – 48170 Zamudio duena Posta bidez harremanetan jartzeko helbidea bizkaia@parke.eus.Arabako Parke Teknologikoa, IFZ A01128974 eta helbidea Lumiere Anaiak 11 – 01510 Gasteiz duena Posta bidez harremanetan jartzeko helbidea alava@parke.eusGipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, IFZ A20479275 eta helbidea Mikeletegi pasealekua 52 -20009 Donostia Posta bidez harremanetan jartzeko helbidea gipuzkoa@parke.eus
    Jabetza intelektuala

    Webgune honen edukiak, testuak, irudiak, soinuak, animazioak eta abar, bai eta haren diseinu grafikoa eta iturburu-kodea ere jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen inguruko Espainiako legeriak babesten ditu, EPTS osatzen duten sozietateen mesedetan. Beraz, debekatuta dago horiek osorik edo zatika erreproduzitzea, banatzea edo jendaurrean komunikatzea, EPTSk horretarako berariazko baimena eman ez badu behintzat.

    Webgunearen edukia eta estekak

    EPTSk ez du erantzukizunik izango gure webguneko edukien erabilera txarraz eta erantzukizuna eduki horietara sartu edo horiek erabiltzen dituen pertsonak bakarrik izango du. Ez dugu erantzukizunik izango webgune honetako esteken edo bilatzaileen bidez hirugarrenen webguneetara sartu eta hango informazioari lotuta ere.

    Webgunea eguneratzea eta aldatzea

    EPTSk eskubidea izango du, aurrez jakinarazi gabe, bere webguneko informazioa nahiz webgunearen konfigurazioa eta aurkezpena aldatzeko edo ezabatzeko, eta ez du horren harira, inolako erantzukizunik bere gain hartuko.

    Alderdi teknikoei buruzko informazioa

    EPTSk ez du hartuko Interneterako konexioa egina dagoen bitartean ekipamendu informatikoetan gertatutako arazo teknikoen edo akatsen inolako erantzukizunik, ez eta hirugarrenek EPTSren kontroletik kanpoko sartzeen bidez eragindako kalteen erantzukizunik ere. Erantzukizun orotatik salbuetsita gaude, halaber, gu ez garen iturrietatik etorrita ematen dugun informazioan izan daitezkeen erroreen, akatsen edo ez-egiteen ondorioz erabiltzaileak izan ditzakeen kalteen aurrean.

    Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen (EPTS) pribatutasun-politika
    Arduradunaren identifikazioa
    :

    EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREA (EPTS), honako sozietate hauek osatutakoa:

    Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, IFZ A48177752 eta helbidea Ibaizabal Bidea 101 – 48170 Zamudio duena. Posta bidezko harremanetarako helbidea: bizkaia@parke.eus.Arabako Parke Teknologikoa, IFZ A01128974 eta helbidea Lumiere Anaiak 11 – 01510 Gasteiz duena. Posta bidezko harremanetarako helbidea: alava@parke.eus.Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, IFZ A20479275 eta helbidea Mikeletegi pasealekua 52 -20009 Donostia duena. Posta bidezko harremanetarako helbidea: gipuzkoa@parke.eus.
    Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

    Pribatutasun-politika hau interesdunak EPTSri ematen dizkion datu pertsonal guztientzako da aplikagarria, baita EPTSk bere webguneen bidez eta beste edozein komunikabideren bidez eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuetan interesa duen pertsona fisiko ororentzat ere. EPTSren pribatutasun-politikaren helburua zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun gardentasunez azaltzea da, datuak babestearen inguruan indarrean den araudia betez.

    EPTS Euskadiko hiru parke teknologikoen multzoa da. Eusko Jaurlaritzak sustatutakoak dira parke horiek, Euskadin industriaren dibertsifikazioa eta teknologia eta berrikuntzaren besterentzea eta hedapena sustatzeko.

    Interesdunak EPTSrekin harremanetan jarri ahal izango du arduradunaren identifikazioan azaldutako informazioaren bidez.

    *Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

    EPTSk haren eraginpekoen datuak gordeko ditu erakundearekiko harremanak irauten duen bitartean, eta ondoren, aplikagarri den legeri bakoitzak ezarritako artxibatze eta dokumentatze araudian ezarritakoaren arabera gordeko dira datuak. Eskubide bat eskatuz gero, zure datuak ezabatuko dira, eskatutako eskubidearen arabera.

    Nork du zure datuetara sartzeko aukera?

    EPTSk datu pertsonalak laga edo komunikatu egin ahal izango ditu administrazio publikoekin dituen betebeharrak betetzeko, une bakoitzean indarrean den legeria betez hala eskatzen denean.

    Zer eskubide dituzte eraginpekoek?

    Honen bidez jakinarazten dizugu eskubide hauek balia ditzakezula:

    Zure datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, tratamenduaren xede zein diren jakiteko;
    Zuzena ez den edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea;
    Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hori posible denean;
    Datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, datuen tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo beharra zalantzagarria denean. Horrelakoetan, datuak gorde ahal izango ditugu erreklamazioak egin edo haien aurrean defendatzeko.
    Datu pertsonalak tratatzeari ezetz esateko eskubidea, datu horiek tratatzeko aukera ematen digun legezko oinarria interes legitimoa denean. EPTSk datuak tratatzeari utziko dio, baldin eta premiazko interes legitimo bat ez badu behintzat, edo erreklamazioak jartzeko edo haien aurrean defendatzeko ez bada behintzat.
    Datuak garraiatzeko eskubidea, datu horiek tratatzeko aukera ematen digun legezko oinarria zure onespena denean.

    Eskubide horiek doan baliatu ahal izango ditu interesdunak eta, hala dagokionean, haren ordezkariak, helbide honetara eskaera bat idatziz bidalita: rgpd@parke.eus

    Aipatu ditugun eskubide horiez gain, interesdunak eskubidea izango du emandako onespena edozein unetan bertan behera uzteko, eta onespena bertan behera uzte horrek ez dio eragingo aurretik eginiko tratamenduaren zilegitasunari. EPTSk interesdunaren datuak tratatzen jarraitu ahal izango du aplikagarri den legeak horretarako aukera ematen duen heinean.

    EPTSk interesdunari gogorarazten dio eskubidea duela dagoen herrialdeko kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazio bat jartzeko.

    Baja komunikazio komertzialak jasotzeko zerbitzuan

    Interesdunak eskubidea du komunikazio komertzialak jasotzeari emandako onespena edozein unetan bertan behera uzteko, besterik gabe, EPTSri jakinarazpen bat bidalita, esanez ez duela jarraitu nahi komunikazio komertzialak jasotzen. Horretarako, interesdunak komunikazio bakoitzean egongo den estekan klik egin ahal izango du eta horrela, bertan behera geldituko da komunikazio komertzial elektronikoak jasotzeko zerbitzua. Bestela, emandako onespena bertan behera utzi ahal izango du rgpd@parke.eus helbidera komunikatu bat igorrita.

    Zer segurtasun-neurri dugu ezarrita?

    EPTSk konpromisoa hartu du datu pertsonalak isilean gordetzearen eta datu horiek gordetzeko betebeharra betetzeko, eta hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea gerta ez dadin, aplikagarri den araudiak ezarritakoa betez.

    EPTSk arlo teknikoari eta antolaketakoari dagozkion segurtasun-neurriak ezarrita ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea gerta ez dadin, eta horretarako kontuan izan ditu teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta datu horiek dituzten arriskuak, bai giza ekintzetatik etorritakoak, bai ingurune fisiko edo naturaletik etorritakoak, aplikagarri den araudiak ezarritakoa betez.

    Estekak

    EPTSren webgunean EPTSk operatzen edo kontrolatzen ez dituen beste gune batzuetarako hiperestekak egon daitezke. Horregatik, EPTSk ez du bermatzen, ez eta erantzukizunik hartzen ere webgune horien edukien eta pribatutasun-praktiken zilegitasunari, fidagarritasunari, erabilgarritasunari, egiazkotasunari eta gaurkotasunari lotuta. EPTStik kanpoko webgune horiei zure informazio pertsonala eman aurretik, hartu kontuan datuak babesteari lotuta egiten dutena guk egiten duguna ez bezalakoa izan daitekeela.

    Pribatutasun-politika aldatzea

    EPTSk pribatutasun-politika aldatu ahal izango du une bakoitzean indarrean den legeri aplikagarria betez. Nolanahi ere, pribatutasun-politikan aldaketaren bat eginez gero, behar bezala jakinaraziko zaio eraginpekoari, hala, bere datu pertsonalen tratamenduan egindako aldaketen berri izan dezan eta aplikagarri den araudiak hartara behartzen badu, eraginpekoak onespena eman dezan.

    EPTSren pribatutasun-politika 2018ko irailaren 14an eguneratu zen azkenekoz.

    Innovathon ParKe in Action 2030en oinarriak

    Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea SA sozietateak (aurrerantzean, ParKe) Innovathon – ParKe in Action 2030 ekimena antolatu du, Silver Economy-aren erronkei irtenbide kreatiboak bilatzeko helburuarekin (populazioa zahartzea).

    Innovathon 2020ko azaroaren 19tik 20ra egingo da, hau da, bi egun iraungo ditu, eta, bertan, parte hartzaileek beren ideiak garatuklo eta aurkeztuko dituzte. Innovathonen asmoa da (online egingo da) komunitate bat sortzea, datozen urteetako erronka handienetako bati aurre egiteko.

    Ekimen honetarako, lehiakideek ebazteko hiru erronkaren artean aukeratu ahalko dute:

    1. Turismoa eta aisia: Nola posizionatu Gipuzkoa adinekoentzako lehen mailako helmuga turistiko gisa? Balio gehigarriko zein produktu eta zerbitzu eskaini behar dira? Irisgarritasuneko, garraioko eta osasuneko zein neurri hartu behar dira horretarako?

    2. Etxea eta bizitokia: Nola erraztu adinekoak beren etxeetan luzeago egotea? Nola egokitu espazio horiek sortzen diren behar berrietara? Nola lagundu dezakete teknologia berriek: robotikak, domotikak, teknologia digitalek?

    3. Senior pertsonak eta talentua: Nola egokitu sistema soziosanitarioa pertsona erdigunean duen arreta paradigma sustatzeko? Nola erraztu zaintzaileen lana?

    Teknologia: Teknologiak nola erantzun diezaieke hiru alor horietako erronkei?

    ----------

    LEHENENGOA.- Parkek erabaki du lehiaketa honetara deitzea, Gipuzkoan Silver Economy-rako irtenbideak topatzeko.

    BIGARRENA.- Lehiaketan parte hartzeko, izena eman beharko da horretarako ezarritako epean: oinari hauek argitaratzen diren unetik azaroaren 11ko 23:59 arte.

    Izena https://parkeinaction2030.eus/ webgunean emango da, “Izena eman” espazioan. Bertan inskribatu ahalko dira lehiaketan interesa duten enpresak.

    Honako enpresa mota hauek har dezakete parte:
    1.- Gipuzkoa ParKeko entitateek.
    2.- Gipuzkoako entitateek.

    Behin izena emateko epea amaitutakoan, lehenik ParKean kokatutako entitateak onartuko dira, izena emateko hurrenkeraren arabera. Gehieneko parte hartzaile kopurura iristen ez badira, Gipuzkoako enpresak onartuko dira, horiek ere izena emateko hurrenkerari jarraituz, gehieneko kopurura heldu arte.

    HIRUGARRENA- Lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute lehiaketan zehar baldintza hauek guztiak betetzen dituzten interesdunek:

    Inskribatutako enpresarekin lan erlazioa izatea.Adin nagusikoak izatea.Lehiaketan zehar garatutako ideien originaltasuna bermatzea eta berezkoak direla egiaztatzea.Lehiaketan parte hartzea oinarrietan ezarritako mekanikari jarraituz.
    Parkek eskubidea du edozein enpresari eta haren kolaboratzaileei parte hartzeko aukera ukatzeko, irizten badio oinarri hauetan deskribatutako baldintzak betetzen ez dituela. Ezin dute parte hartu lehiaketako babesle diren enpresetako enplegatuek (ezta saririk jaso ere).

    LAUGARRENA.- Lehiaketan gehienez ere 15 taldek hartuko dute parte, eta gutxienez hiru eta gehienez bost kidekoak izango dira. Entitateek taldeko kideren bat ordezteko proposatu ahal izango dute, Innovathon hasi baino 24 ordu lehenago, beranduenez. Plazak taldeko kideek frogatutako balioaren arabera esleituko dira, izena emateko eskaerak jasotzeko hurrenkeraren arabera, plaza guztiak bete arte. Plazak ez dira zertan bete. Parte hartzaileen kopurua mugatuta dago eskaeren, planteatutako erronken eta taldeko kideen balioaren arabera. Ekimenaren antolatzaileek eskubidea dute taldeko parte hartzaileen kopurua egokitzeko, taldeen arteko oreka bermatzeko.

    BOSGARRENA.- Izena emandako eta aukeratutako hautagaiei mezu elektroniko baten bidez jakinaraziko zaie parte hartzaile moduan hautatu dituztela, lehiaketan izena emateko erabilitako helbidean. Parte hartzaileak modu birtualean azaldu beharko dira, adierazitako egun eta orduan.

    Halaber, berekin eraman beharko dituzte ordenagailu eramangarriak edo informazioa bilatzeko beharrezkotzat jotzen duten beste materiala, beharrezkoa balitz beren erronkaren inguruko erabakiak hartzeko.

    SEIGARRENA.- Konfidentzialtzat joko dira antolakuntzak, enpresa erronka egileek edo beste kolaboratzaileren batek zuzenean edo zeharka parte hartzaileari eskuragarri jarritako informazio, dokumentazio, software, gaitze material eta teknika guztiak, eta ezingo zaizkie hirugarrenei jakinarazi edo helarazi, ezta hark helburu komertzialarekin ustiatu ere. Parte hartzaileek konpromisoa hartzen dute hori bermatzeko dokumentu beharrezkoak edo egokiak, enpresa erronka egileek beharrezkoa dela erabakiz gero.

    ZAZPIGARRENA.- Enpresa parte hartzaileenak dira Innovathonen sortutako ideiaren edo prototipoaren eskubideak, ideiak eta prototipoak sortu bitartean erabilitako teknologien lizentziaren baldintzen mendean.

    Parte hartzaileek konpromisoa hartzen dute antolatzaileak salbuesteko aurkeztutako aplikazioaren gaineko jabetza intelektualaren alorreko edozein erreklamazio egonez gero, hirugarrenen batek aurkeztutakoa, eta haiek beren gain hartuko dute hirugarren horien alde sor daitekeen edozein kostu, ordezkaritzako legezko kostuak barne.

    ZORTZIGARRENA.- Epaimahai batek bi talde irabazle aukeratuko ditu talde parte hartzaile guztiek aurkeztutako ideien atean. Saria onartzeko eta hura jasotzeko eskatutako datu guztiak helarazteko epea 30 egun baliodunekoa izango da, gehienez ere. Behin epea amaitutakoan, saria jasotzeko eskubidea galduko dute.

    Talde irabazleko kideek saria onartzeak berekin dakar berariaz ParKeri baimena ematea parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezko jarduketak egiteko.

    BEDERATZIGARRENA.- Honako hauek izango dira sariak:

    1. saria
    -4.000 euro, dirutan, proiektuaren garapena sustatzeko
    BIC Gipuzkoaren eta Adinberri Fundazioaren aholkularitza eta laguntza proiektua azeleratzeko (balioa: 7.000 euro)Laguntza programetara aurkeztea: Txekintek/Ekintzaile deialdia eta Adinberri deialdiaAdinberri Fundazioaren bitartez Silver Economy-a sustatzeko lurraldeko taldeetako kide moduan onartzeaProiektuari ikusgarritasuna ematea hedabideen bitartez
    2. saria
    2.000 euro, dirutan, proiektuaren garapena sustatzekoBIC Gipuzkoaren eta Adinberri Fundazioaren aholkularitza eta laguntza proiektua azeleratzeko (balioa: 7.000 euro)Laguntza programetara aurkeztea: Txekintek/Ekintzaile deialdia eta Adinberri deialdiaAdinberri Fundazioaren bitartez Silver Economy-a sustatzeko lurraldeko taldeetako kide moduan onartzeaProiektuari ikusgarritasuna ematea hedabideen bitartez
    Aurreko klausulan adierazi den moduan, lehiaketan zehar erronkak planteatzen dituzten erakundeek sari espezifikoak gehitu ahal izango dituzte erronka hori ebazten parte hartzen duten taldeentzat.

    HAMARGARRENA.- Saria onartzearen ondorioz talde irabazleak izan ditzakeen gastuak, esaterako, joan-etorriak edo dietak, irabazlearen gain geldituko dira. Saria besterenezina da, eta aurrez aurre emango da, ParKe Gipuzkoako instalazioetan, Innovathon amaitu ondoren. ParKe Gipuzkoa harremanetan jarriko da talde irabazleekin, sari banaketaren eguna adosteko.

    Lehiaketa honen sariak ezingo dira inola ere sarituak hala eskatu duelako aldatu, eraldatu edo konpentsatu.

    Edozein kasutan, kausa objektibo eta justifikaturen bat badago, ParKek eskubidea izango du saria aldatzeko, balio bereko edo handiagoko batekin.

    Debekatuta dago saria merkaturatzea edo saltzea.

    HAMAIKAGARRENA.- Parte hartzaileek, parte hartzean eta bertaratzean, berariaz ematen diote baimena ParKeri beren izen osoa zabaltzeko, baita emandako beste datu batzuk ere, ekimena zabaltzeko behar direnak. Halaber, parte hartzaileek baimena ematen dute WhatsAppeko talde batean (eta beharrezko beste tresna batzuetan) sartzeko, hori erabiliko baita komunikazio bitarteko bezala ekitaldiak iraun bitartean.

    Baimena ematen dute, halaber, irudiak edo bideoak egiteko, eta horiek gero komunikatzea, Innovathon hau informatzeko eta/edo publizitateko helburuekin, egoki iritzitako edozein bitartekoren bidez, sare sozialak eta Facebookeko eta Twitterreko profilak barne, baita beste edozein bitarteko edo euskarri ere. Horrek ez du inolako kontraprestaziorik ekarriko. Baimen horrek iraunaldi mugatua izango du.

    Parte hartzean, Innovathonen izen emateko formularioan jasotako baldintzak ere onartu egingo dira.

    HAMABIGARRENA.-ParKek eskubidea du lehiaketan kontuan ez hartzeko lehiaketan parte hartu bitartean erabilitako tresnak gaizki erabiltzen ari diren parte hartzaileak/taldeak, iruzur ekintzak edo etikoak ez direnak egiten dituztenak, edo beste parte hartzaileak kaltetzen dituztenak. ParKek edo lehiaketa honen ondorioz kontratu lotura duen beste edozein entitatek anomaliaren bat ikusiz gero, edo susmatuz gero lehiaketaren garapen egokia oztopatzen ari direla, eskubidea dute jarduketa horiei zuzenean edo zeharka etekina atera dioten parte hartzaile/talde guztiei saria ematea zalantzan jartzeok, baita automatikoki erretiratzekoa ere.

    HAMAHIRUGARRENA.- Halaber, ParKek eskubidea du lehiaketak iraun bitartean edozein unetan oinarriak aldatzeko, baita horiek baliogabetzeko ere, justifikatutako kausaren bategatik, eta konpromiso hartzen du oinarri berriak behar besteko aurrerapenaz jakinarazteko, edo, bestela, lehiaketa behin betiko bertan behera utzi izana, oinarri hauek helarazi diren bitarteko bera erabiliz.

    Ez ParKe eta ez bere kolaboratzaileak ez dira izango hauen erantzule:

    Hirugarrenek sustapen jarduera honi lotuta eman beharreko zerbitzuena.Ekintza hau egikaritzetik ezinbesteko kasuren batetik eratorritako intzidentziena.Galdutako, kaltetutako, gaizki bidalitako edo berandu bidalitako izen emateena, edozein dela ere arrazoia.Telekomunikazio sistemetako akats edo intzidentziena, Innovathoneko webgunera normal sartzea edo hura erabiltzea eragozten dutenena.Telekomunikazio sareen funtzionamendua aldi baterako eskuragarri ez egotearen edo haren jarraikortasun faltaren ondorioz sortu daitezkeen edonolako kalte-galeren ondoriozko erantzukizun guztietatik salbuetsita dago.Informazio oker edo zehaztugabearena, parte hartzaileek emandakoa, inprimaketa akatsak, edo sustapenean erabilitako edo hari lotutako programa edo ekipamenduen akatsak barne.Edozein motako akats teknikoena, funtzionamendu okerra, etenak, telefono lineetan eta hardwarean edo sareko softwarean deskonexioak barne, horietara mugatu gabe.Sustapena kudeatzean edo parte hartzaileekin tratatzean gertatu daitezkeen akats teknikoak edo giza akatsak.Zuzenean edo zeharka pertsonei edo ondasunei, osoei edo zatiren bati, sustapenean edo saria jasotzean, edo hura ondo edo gaizki erabiltzearen ondorioz, egindako kalteena.Parte hartzaileak ekimenean parte hartzean edo hara bidean izandako edozein kalte fisikorena.
    Ez ParKek eta ez bere kolaboratzaileek ez dira erantzule izango irabazleari egotzi dakizkiokeen arrazoiak tarteko sariaz gozatu ezin badu.

    HAMALAUGARRENA.- Datu pertsonalak babestearen inguruko araudia betez (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra, EB 2016/679), datu pertsonalak tratatzearen erantzulea ParKe da, Innovathon – ParKe In Action 2030en gero parte hartzaileak hautatzeko.

    Datuak gordeko dira horiek jasotzearen helburuak betetzeko beharrezko aldian, ParKen baja eskatzen, tratamenduaren aurka egiten edo baimena erretiratzen ez bada. Datu horiek Innovathonen babesleei laga ahal izango zaizkio.

    Parte hartzea kudeatzeko egindako tratamenduen legezko oinarria interesdunaren baimena izango da. Parte hartzailea izango da erantzule bakarra formularioa datu faltsuekin, zehaztu gabeekin, osatu gabeekin edo eguneratu gabeekin betez gero. Dena den, baimena erretiratzeak ez dio eragingo aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.

    HAMABOSGARRENA.- Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea, baita ParKek bertatik eratorritako gai guztiak ebazteko ezarritako irizpideak ere.

    HAMASEIGARRENA.- Innovathonen parte hartzen duen entitate bakoitza izango da saria lortzeak berekin dakartzan obligazio fiskalak eta kontabilitatekoak betetzearen erantzule, enpresen zergei dagokienez.

    HAMAZAZPIGARRENA.- Hautagaitzak baloratzeko, honako irizpide kuantitatibo hauek hartuko dira kontuan:
    Produktu edo zerbitzuaren berrikuntza mailaBerrikuntzaren xede merkatuaren tamainaPosizionamendua, lehiarekin alderatutaLehiarako abantailakEzarpen geografikoaBerrikuntzaren jasangarritasuna denboranProposatutako emaitzak, erabilitako baliabideekin alderatutaLanpostuak sortzea
    HEMEZORTZIGARRENA.- Taldeek beren proposamena gehienez ere 5 minutuko aurkezpen batean azalduko dute, eta honako elementu hauek agertu beharko dira:
    Arazoaren eta aukeraren azalpenaMerkatua: zergatik ez dute egungo irtenbideek arazoa ebazten?Irtenbidea: zein ideia proposatu da?Negozio eredua: nola bihurtu daiteke irtenbidea negozio?Plana: zein palanka aktibatuko dira negozioa hazteko?Finantza proiekzioak (aurrekontuak barne)Epe luzeko ikuspegia (> 5 urte)
    HEMERETZIGARRENA.- Epaimahaia Adinberriko, BICeko eta ParKe Gipuzkoako ordezkariek osatuko dute, eta hark hautatuko ditu Innovathoneko irabazleak. Adituen epaimahaiak talde guztiek aurkeztu ondoren deliberatuko du, eta erabakia Innovathonen azken eguneko arratsaldean ezagutaraziko da. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

    HOGEIGARRENA.- Oinarri hauek interpretatzeko edo aplikatzeko sortu daitekeen edozein eztabaida edo desadostasun ebazteko, ParKe eta ekimen honetako parte hartzaileak berariaz geldituko dira Gipuzkoako Epaitegien eta Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumenaren mendean, eta berariaz egiten diote uko dagokien foruari. Ekimen honi Espainiako legedia zaio aplikagarri. Innovathonen emaitzak erreklamatzeko aldia astebetekoa da.

    Innovathonen oinarrien azken eguneraketa: 2020ko urriaren 18a.